Bide horretan, era askotako jarduerak antolatu ditugu:
Hitzaldien, eztabaiden, ikus-entzunezko erakusketen, bidezko merkatuko produktuen erakusketa-salmentaren, antzezlanen eta beste batzuen bidez Nikaraguako eta Hegoaldeko beste herrialde batzuen hainbat errealitate hurbildu ditugu Meatzaldeko lau udalerrietako biztanleengana, bereziki Abanto-Zierbenakoengana.
Gainera, beste udalerri batzuetan izandako ekitaldietan ere parte-hartze handia izan dugu, gure esperientzia eta planteamenduak azalduz.
Gure mezua eta esperientziak jende gehiagorengana iritsi dira hainbat egunkaritan, aldizkaritan, irratsaiotan eta telebistako saiotan argitaraturiko elkarrizketen eta artikuluen bidez.
Azken epealdian, Nikaraguan egindako lanarekin bat etorriz, turismoaren eta lankidetzaren gaia sartu dugu jabearazte-jardueretan, eta handitu egin dugu jabearaztearen eremua estatu mailako ekitaldi ugaritan parte hartuz.
