Albisteak


Turismoa eta garapena

Sensibilizaziorako material didaktikoa

Zubiak Eginez-ek Turismo Arduratsuaren Foroko partaide lez, honako hau jakinerazi nahi dizue: bi urtetan zehar eta AECID-ek kofinantziaturiko “Turismoari buruzko erreflexio bat: turismoa eta garapenari buruzko sensibilizaziorako proiektua” landu ondoren, material didaktiko bat egin dugula, Euskal Herriko entitate eta erakundeei zuzenduta.

Materiala jarraian azaltzen dugu:

  • Erreportai batzuren bilduma duen DVD-a: neurrigabe garaturiko Turismoarekin erlazionaturiko arriskuak, Karibe eta ErtainAmerikan eginiko turismo- inbertsioak eta Nekazal Turismo Komunitarioaren aukerak azaltzen dituenak.
  • “Dubinda-ko erresort bat, arrantzaleen komunitate bat” jolasa, zeinek atzerriko kapitalak eragindako Turismoak nekazal komunitateetan sor dezakeen arriskuetaz ohartarazi nahi duen.
  • “Politika publikoak, etekin pribatuak. Turismoaren globalizaziorako mekanismo, politika eta ekimen publikoak” liburua. Bertan, nagusi den Turismo-modeloak eragindako giza eta ingurugiro aldaketak azaltzen dituen hiru ikerketa azaltzen dira, eta baita, giza eta ekonomia “garapen”-aren izenean sortutako erlazioak sektore pribatu eta publikoaren artean.
  • “Erresistentziak eraikitzen: Bertoko Turismoari buruzko experientziak” CD-a. Honek Nekazal Turismo Komunitarioari buruzko bi sistematizazio azaltzen ditu, bata Nikaragua eta bestea Ekuadorrekoa, eta baita, Palestinako turismo alternatiborako proposamen bat. Kasu guztietan, Iparra eta Hegoaldearen arteko alternatibak sortu nahi dituzte, bertoko herrialdeen giza eta garapen ekonomikoa helburu izanik.

Materiala jasotzeko, info@foroturismoresponsable.org helbidearekin jar zaitezke kontaktuan, zein material eta zein helbidetara bialtzea nahi duzuen adieraziz.

  • Erakundearen izena:
  • Kontakturako pertsona:
  • E-mail/Web:
  • Bidaltzerako helbide osoa:
  • Zuentzat interesgarriak izan daitezela espero dugu

Aurrekoa  Hurrengoa