UCAren gazteentzako proiektua (2001-2005, 2008)
Lanari ekin genionetik, gazteenek ikasteko modua izatea bultzatu dugu.
Lehen hezkuntzako eskolei materialekin laguntzeko modurik izan ez dugunean, umeek lehen hezkuntza amaitutakoan ikasten jarrai dezaten bultzatzea da gure ahaleginen ardatza. Izan ere, ez zen ohikoa ikasten jarraitzea, institutuak urrun baitzeuden.
Galiziako COSALen laguntzarekin, beken funts bat sortu zen, ikasleek kogestionatuta, eta horri esker, bigarren hezkuntza amaitu ahal izan dute berrogeita hamar ikaslek baino gehiagok. Beste 72 ikasle ikasturte honetan ari dira ikasten. Gaur egun, unibertsitateko hamahiru ikasle daude, pentsaezina orain dela bost urte haientzat eta haien familientzat.


