Teknologien hobekuntzen proiektua (2007-2008)
Proiektuak UCA Tierra y Agua-ko kooperatiben garapen ekonomiko eta soziala bultzatu nahi du; hau lortzeko, familietan beharrezkoenak diren teknologiak aplikatu nahi dituzte: ureztatzeko (urgabeziak oztopo bat suposatzen bait du), sukaldeetarako egurra lortzeko (ezen bertoko oihan-galtzea eragiten bait du); eta abereentzako elikagaiak lortzeko, batez ere, udan, abelkuntza ekoizpena handitzeko oztopoa delako.
Experientzia pilotoak izanik, teknologiak leku komunaletan jarri dituzte, aurrera pausu eta akatsetatik errezago ikas dezagun eta gero, nekazari bakoitzaren txoko edota etxeetan errepikatzeko. Horrela, proiektuaren hobekuntzak jende gehiagoren esku izango dira.
















